urtarrila 25, 2018

Modo Antiquo. XVII. mendeko zuzendariak.

Orkestrako zuzendari bat imajinatu beharko bagenu, pertsona bat dotore jantzita eta batuta txikia eskutan duela irudikatuko genuke; baina, galdera bat bota nahi dizuet.
Orkestrako zuzendariek betidanik horrela zuzendu dute?
Orkestrak XVII. mendean sortu ziren (barrokoa), eta hauekin batera, zuzendariaren irudia. 
Barrokoan zuzendariek makil handi bat erabiltzen zuten, Santa Agedan erabiltzen dugun antzerakoa, musikariek erritmoa erraz jarrai zitzaten.



Garai horretako konpositore bati gertatu zitzaion historia kontatuko dizuet lerro hauetan, zuzentzeko modu berezi honekin oso lotuta dagoelako.
Bere izena Giovanni Baptiste Lully zen eta Eguzki Erregearen konpositorea zen.
Egun batean, The Deum izeneko musika-lan entsaiatzen ari zela, Lullyk makil handi horrekin bere oina kolpatu zuen. Metalezko makil hori oso-oso astuna zen eta ondorioz, zauria konplikatu zitzaion eta gangrenaz hil zen. 



Gaur egungo batutak mende bat beranduago iritsiko zen, XVIII. mendean; baina tamalez, Lullyrentzat beranduegi!

Zuzendariak margotu nahi badituzue HEMEN KLIKATUZ   deskargatu ditzakezue. 

urtarrila 24, 2018

urtarrila 19, 2018

Marcha de San Sebastián DIXIELAND!

Bueno, bueno!
Azken momentuko altxorra! Audio hau iritsi zait eta San Sebastian festako giroa pizteko mundiala iruditzen zait! Ez neukan informazio handirik, baina tita batean ikertzen jarri naiz eta kanta hau bizkaiko musika talde batena da 1983. urtean sortua: ZUBIPEKO SWING Nola da posible inoiz ez entzutea?? 

Marcha de San Sebastián DIXIELAND estiloarekin interpretatzen dute eta animatzen zaituztet entzutera. KLIKATU HEMEN! super ongi dago!!


Talde honek bi diska argitaratu zituen eta Marcha de San Sebastián, Yan barik (1995) diskari dagokio.
Hauek dira taldearen partaideak:

Pedro Muñoz (gitarra)
Adolfo García (bateria)
Aingeru Berguices (Baxua)
Siegman Menzel (tronboia)
Gaizka Elosegi (tronpeta)
Jon Etxeandia (klarinetea) 

urtarrila 14, 2018

Musika-tresnen bilakaera: POKEMON proiektua.

Pokemon kartekin proiektu bat burutuko duzue.
Pokemon jolasaren ezaugarrietako bat pertsonaiak fase desberdinen zehar eboluzionatzen doazela da:
  1. BÁSICO
  2. FASE 1
  3. FASE 2

Beraz, ideia hori hartuta, orkestrako musika-tresnak izango dira sortuko ditugun Pokemon karten protagonistak eta haien eboluzioa ikertuko duzue. 

Hemen uzten dizuet adibide bat:



Erasoak zuek asmatuko dituzue instrumentuen ezaugarriekin. Adibidez PIANOA bada nire tresna, erasoa izan daiteke "jo zaude eta bapatean tapa itxi egiten da zure eskuen gainean".

Kontutan hartu "básico"en erasoak ezin dira oso minzgarriak izan (10-30 PV). Mina fasetan zehar handitzen joango da.

Eta hau guztia nola egingo duzue? Hemen pauso guztiak azalduko dizkizuet:

 
Zerrenda honetatik instrumentu bat aukeratuko duzue: 

1. KARTA
MUSIKA TRESNA AUKERATUKO DUZUENEAN,  INSTRUMENTUAREN ARGAZKIA ORDENAGAILUAN GORDE (JPEG).  Web orrian sartzean ikusiko duzue zein faseari dagokion zuen instrumentua. Argazkia fasearen izenarekin gorde.

FITXA honetan musika-tresnaren fasea aukeratu eta atal hauek bete:

1- "Tu criatura"
Typo: RAYO (sokazko instrumentuak)
           LUCHA (haize-egurrezko tresnentzak)
           METÁLICA (haize-metalezko tresnentzak)
Serie: EZ EGIN
Nombre: musika-tresnaren izena.
 PV EZ EGIN
Imagen JPG de tu criatura: EZ EGIN

2- "Evolution"
Nivel de evolución: Básico (instrumentu zaharrena)
                                 Fase 1(hurrengoa)
                                 Fase 2 (instrumentu modernoena) 

3- Ataque 1 
Asmatu eraso baten IZENBURA, eta musika-tresnak egingo duen eroaso mota bere ezaugarriak kontutan hartuta.

5- Comentarios y ilustrador
Comentarios: Instrumentuaren ezaugarriak (Musika Tresnen web orrialdetik aukeratu zuretzat esanguratsuena dena eta fitxan idatzi). 
Goiko zerrendan klikatzen baduzue web horretara iritsiko zarete).

Ilustrador: zure izena.


2. KARTA
"ZEIN DA HAREN AINTZINETAKOA" galderan klikatu eta zure musika-tresnaren aurrekoa aurkituko duzue (básico eta fase 1) BÁSICOa den musika-tresnaren IRUDIA ORDENAGAILUAN GORDE (JPEG) .  

Lehenengo kartaren paudo berdinak jarraitu.


3. KARTA
"ZEIN DA HAREN AINTZINETAKOA" galderan klikatu eta FASE 1a den musika-tresnaren IRUDIA ORDENAGAILUAN GORDE (JPEG) .  

Aurreko karten pauso berdinak jarraitu.

________________________________________________________________________

FITXA guztia bete eta gero, Pokemon kartak hasiko zarete egiten "My Poke card" aplikazioa erabiliz. 

 
1- "Tu criatura"
Typo: RAYO (sokazko instrumentuak)
           LUCHA (haize-egurrezko tresnentzak)
           METÁLICA (haize-metalezko tresnentzak)
Serie: "Primera generación" izan ezik beste edozein
Nombre: musika-tresnaren izena + PV (bizitza-puntuak)
Imagen JPG de tu criatura: Seleccionar archivo (ordenagailuan gordeta dauzkazuen musika-tresnak) + Upload

2- "Evolution"
Nivel de evolución: Básico (instrumentu zaharrena)
                                 Fase 1(hurrengoa)
                                 Fase 2 (instrumentu modernoena) 

a) Evoluciona de: bere aurrekoaren izena
b) Imagen jpg de tu evolución: aurrekoaren irudia

a) eta b) pausoak  Fase1-ean eta Fase 2-an egiteko dira. BÁSICOan ez dira egin behar.

3- Ataque 1 
Asmatutako erasoa hemen idatzi.

4- Ataque 2
EZ EGIN 

5- Comentarios y ilustrador
Comentarios: jaso dituzuen instrumentuaren ezaugarriak 

Ilustrador: zure izena.

6- Debilidad, resistencia...
EZ EGIN 

Guzti honekin zuen karta prest egongo da. Orain zer egin behar da?

Jarri sagua kartaren gainean eta eskuineko botoia sakatuz aukeratu guardar imagen como eta ordenagailuan  gorde.  




urtarrila 11, 2018

Iribarra eta Malkoak: DO RE MI

Seguru kanta hau ezagutzen duzuela, "Iribarrak eta malkoak" pelikularen kanta ezagunena. Bideoan ikusiko duzuen baino luzeagoa bada, zatirik inportanteena ikasiko dugu. 
Eskalako notak ikasteko balioko digu, eta eskolako txikiek seguro pila bat disfrutatzen dutela. 

Idea da modu desberdinetan egitea: noten izenak dituzten paperekin, boomwackersak erabiltzen, plaka instrumentuekin, eta noski! abesten. Ea zer moduz moldatzen geran!

DO LEHENENGO NOTA DA
RE IGOTZEN HASTEN DA
MI EUSKARAZ NEREA
FA HAU DA HURRENGOA
SOL EGUZKI POLITA
LA ABESTEN LA, LA, LA
SI HAU DA BAIEZKOA
DO BERRIRO ESAN DO!


Golda Eraren KARAOKE BERTSIOA.

Marrazkia gustatu bazaizue gainean klikatu dezakezue deskargatzeko.




Ainhoa Sukiaren lan zoragarri  hau hemen gordetzen det  eskalko lanean sakontzeko.