azaroa 16, 2017

"Mendiko erregearen kobazuloan"

Musikalan hau Peer Gynten abenturetan oinarrituta dago. Peer sormen handiko mutila da, baina baita arroa eta zuhurra ere. Egun batean Ingrid ezagutzen du herriko festa batean eta zeharo maitemintzen da. Ingridek aldiz, Peer baztertzen du ez zaiolako batere gustatzen haren arrokeria eta diruzalekeria.

Peer, tristuraz josita, basora abiatzen da eta bertan dagoela, printzesa omen den neska eder batekin topatzen da. 

Neskak bere erreinura joateko gonbidapena luzatzen dio dirua eta ospea lortuko duelaren engainuarekin, eta Peerek, liluratuta, onartzen du. Halere, iristen direnean izutzen da konturatzen denean erreinu hori trollez betetako kobazulo bat dela!

Noski neska printzesa dela, kobazulo horretako erregearen alaba delako!!
Trollek Peer ikustean pozez zoratzen jartzen dira eta haiekin betiko gelditzea nahi dute.

Peer, ahal duenean larrialdi hartatik ihes egitea erabakitzen du. Lortuko ote du kobazulotik ateratzen?

Goazen bideoa ikustera!



"Mendiko erregearen kobazuloan" Peer Gynt suitearen laugarren eta azken mugimendua da. Musika lan honen egilea Edvard Grieg izan zen, norvegiarra eta erromantizismo musikalaren ordezkaria. Bere musika-lanetan norvegiako herri-doinuak erabiltzen zituen.

Griegek "Peer Gynt"en suitea 1876 idatzi zuen.


Hiru MUSIKOGRAMA uzten dizkizuet entzunaldia biribiltzeko. Lehenengoa bemola musika-blogakoa da, bigarrena Musication kanalekoa eta hirugarrena ez dakit norena den... norbaitek baleki informazioa eskertuko nioke! 





azaroa 09, 2017

Zerrena ote da?

Kaixo Kuxkuxerok! 
Laguntza bila etorri zarete, ezta? Ba, oso ondo egin duzue. Bideo hau ikusi ondoren erantzuna jakingo duzue. Animo! 2 kuxku lortuko dituzuela!

azaroa 08, 2017

Pintto eta orkestra.

Ipuin honetan Pintto txakurrarekin batera musika-tresnen doinuak eta baita musika-lan klasikoak ezagutuko ditugu. 
Ipuinaren egotzitzapen digitala JuanMa Salazarrek egin du, IKASMUS musika-blogaren egilea. Mila esker!!



azaroa 02, 2017

Quen a Omagen. Kantiga 353

5. B mailan Erdi Aroan murgildutak zabiltzate, eta oraindik ez zaituztet utziko ihes egiten! Garai horrek asko erakusteko dauka. Musika erlijiosoan murgildu gara, musika-idazkuntzaren hasiera ezagutu dugu, erdi aroko partiturak nola egiten ziren ere ezagutu dugu... baina badago inportantzia gutxiago ez zuen beste musika mota bat: MUSIKA PROFANOA.

Hau ez zen musika erlijiosoa bezain serioa. Herria dibertitzeko zen eta, besteak beste, gerretako heroiei buruzkoa zen. Musika-tresnak erabiltzen zituzten eta ezin zarete imajinatu zelako festak eta dantzaldiak ospatzen zituzten!
Musika erlijiosoa atzean utzita, musika profanoa biziko dugu kantiga honen bidez. Erdi Aroko errege batek asmatu zuen, Alfonso X "Jakintsua" izenekoa. Hasiko al gara?

XILOFONO SOPRANOA IKASTEKO




KARILLOIA

azaroa 01, 2017

Soinuekin jolasten.

Doremi musika bizi web gunean oso jarduera interesgarriak proposatzen dituzte musikako hainbat alderdi jorratzeko: entzumena, kultura musikala eta musika-hizkuntza besteak beste.

Hemen jarriko ditut bi proposamen oso interesgarriak haur-hezkuntzan edo lehenengo mailan egiteko.
Hemengo honetan, tinbre desberdinekin jolastuko gara eta memori moduan bikoteka antolatu beharko ditugu.  

Hurrengo honetan, soinu agudo eta grabeak desberdindu beharko ditugu. Mila esker Ana Huarte!