martxoa 30, 2017

Pakistaniako musika.

Aste honetako musika txokoan bidai musikal bat egin dugu Pakistaniara. Eskolako ikasle batzuk bertakoak dira, berien hizkuntza "urdu" da eta ziur poztu direla beraien musika irratitik entzun dutunean.
3 kuxku jarri ditut jokoan Pakistaniako 3 musika-tresnen izenak esaten dituenarentzt, bai?

Hemen utziko dizkizuet aukera batzuk eta gustukoenak apuntatu!








martxoa 27, 2017

"Martxa Eslabiarra" Tchaikovsky

1876. urtean serbiarrak Inperio Otomanoren kontra altzatu ziren. Errusiar asko haien lagun eslabiarrak laguntzeko asmoz, borroka horretan parte hartu zuten. Halere, gerra hori turkiarrek oso erraz  irabazi zuten.
Gauzak horrela, Rubinsteinek Tchaikovsky konpositoreari eskaera bat egin zion: eroritako errusiar boluntarioak laguntzeko ea ongintzazko kontzertu bat konposatu ahal izango zuen.
Tchaikovsky maisuak, baietz esan zion eta 5 egunetan "Martxa Eslabiarra" idatzi zuen.

Sarrera honen ostean, aurkeztuko dizuet nire "Martxa Eslabiarra"ren bertsio partikularra.
Errusiar landetan oinarrituta egon beharrean, martxa honi beste kokaleku bat eman diot: Hang-Yanen mundua.

"Hang Yan eta zaldi magikoa" ipuinean oinarrituz, istorio hau sortu dut, "Martxa Eslabiarra" erabiliz: 




Bideoan kontatzen den istorioa ipuin honetan oinarrituta dago:


martxoa 24, 2017

Kulunkan proiektua

Kulunka proiektua sehaskako abestien bidez haurrak eta haien senideen arteko loturak sendotzeko helburuarekin sortu da.
Proiektu honetan parte hartu dutenak hauek izan dira:

Zuzendaritza: Gorka Miranda Blanco
Musika moldaketak: Josu Elberdin Badiola
Diseinua eta ilustrazioa: Maite Gurrutxaga Otamendi
Dokumentazioa: Eresbil
Edukiak: Itziar Zubizarreta
Itzulpenak: María Nécola

Oso material polita sortu dute eta gelan oso erabilgarria da. 14 sehaska kanta daude eta musika moldaketek pianoarekin edo arparekin batera abesteko aukera ematen dute.


martxoa 23, 2017

"Gatz, titiritorto basatia" abestia.

Kanta hau 2. mailako gela bati esker ezagutu dut eta... ah! ze polita iruditu zaidan!! Haien bila joan nintzenean erakutsi zidaten eta hara!! hori sorpresa!! ze kanta polita eta ze ongi abesten ari ziren!!
Musika-gelan grabatu nien eskolako irratitik zabaltzeko eta WIX hau sortu dut  beste gelarekin lantzeko. Ea besteek bezain gustora egiten duten!

Abestiaren egilea Maitena Illarramendi da.  Kanta lantzeko materiala hemen uzten dizuet:

QUEEN musika-txokoan.

Material honetan musika-txokoaren erantzunak topatuko dituzue. Ongi bilatu! 10 kuxku jokoan baitaude!!


martxoa 11, 2017

Musikaren historia laburra.

Bideo itzel honek ordu erdi batean musikaren historia kontatzen du marrazkien eta musikaren bidez. Primerakoa da!

martxoa 09, 2017

Doinua eta erritmoa erabili musika sortzeko!

Musika elementuak konbinatuz, abestiak sortzen dira. Proiektu honetan elementu horietatik bi erabiliko dituzue zuen abestiak sortzeko: erritmoa eta doinua.
Hori ez da edozein modutan egiten, beraz lehenengo jakin beharko duzue horiek konbinatzeko modu egokia zein den. Lau saio erabiliko ditugu lan hau egiteko:
  • Lehenengo saioan POLIRRITMIA zer den eta nola egin ikasiko duzue. 
  • Bigarren saioan, DOINUA sortzeko aholku batzuk emango dizkizuet eta batzuk sortuko ditugu.
  • Hirugarren saioan eta taldeka jarrita, ikasitakoa praktikan jarriko duzue eta polirritmia zein doinua ASMATUKO duzue.
  • Laugarren saioan, EMANALDITXOA egingo duzue zuen sorkuntzak erakusteko.
Hasiko al gara?

   1. SAIOA
Hiru taldetan banatuko zarete, eta talde bakoitzak eskema honetatik ahots bat ikasiko du. 
  1. Separatutak praktikatuko dugu, bakoitzak bere eskema. Bakarrik ahotsa.
  2. Ahotsa eta txaloak aldi berean.
  3. Taldeek batera egingo dute. Irakaslearen seinalera, ahotsak bata bestearen atzetik sartzen joango dira.
  4. Ahotsa gabe, talde bakoitzak gorputz atalez bere erritmoa egingo du. Hauek dira aukerak: txalo irekia, txalo gorra eta izterrak.
  5. Lortu badugu.... musika-tresnak hartuko ditugu.

Polirritmia egiteko ideia baliabide honetatik atera dut. (Educaixa)
   
2. SAIOA
Gaur doinuan zentratuko gara. Doinuak abestiaren istorioa kontatzen du. Gure lagunekin hitz egiten dugunean, esaldiak erabiltzen ditugu, ezta? Baina esaldi horiek ulergarriak izan dadin egitura bat izan behar dute. 
Doinuak gauza bera egiten du: istorioak kontatu, baina ulergarria izateko orden bat izan behar du.

Hemen aholku batzuk emango dizkizuet:
  1. Bi "esaldi" egingo dituzue.
  2. Hasi eta bukatu nota hauetan: DO edo SOL.
  3. Nota gutxi erabili.
  4. Nota musikalen artean ez egin salto handirik.
  5. Isilune batzuk egin.
Inprobisazio zirkulu bat egingo dugu non bakoitzak doinu bat sortzeko aukera izango duen. Emandako aholkuak jarraitu!


3. SAIOA
Taldean aritu zuen abestiak sortzeko.

4. SAIOA

Emanalditxoa eskeiniko duzue beste gelakideen aurrean.

martxoa 07, 2017

"Na bahia Tem". Brasilgo kanta.

Kanta hau 3. mailan egingo dugu. Brasilgoa da eta doinua erraza eta polita dauka. Abesteaz gain, edalontzi jolas bat ikasiko dugu kantari laguntzeko.