apirila 27, 2016

Haur-abesbatza: beroketa-ariketak eta abestiak.

Ahotsa soinean eramaten dugun musika-tresna onena bada, askotan ez diogu behar duen garrantzia ematen. Bere lanketak erlaxazioa, arnasketa eta norberaren gorputzaren ezagutza ekartzen du eta prozesu horiek zentratzen eta konzentratzen laguntzen dute.

Iraupeneko-lasterketa da eta fruituak ez ditugu berehala jasoko; ahots-lanketak denbora behar du (tamalez, askotan ez duguna...) eta pazientziarekin, abestera ohituta ez dauden ikasleengan aldaketak oso politak ikusiko ditugu.  

Symbaloo honen bidez haur-kantuan erabil ditzakegun bideo batzuk bildu ditut: beroketa-ariketak, arnasketa, erlaxazioa, bokalizazioak eta gustuko ditudan kanta afrikar batzuk.

apirila 26, 2016

Udaberrian kantuz. Oinarri instrumentala.

Bigarren mailan kanta polit hau lantzen ari gara. Kantatzen dugunean musika instrumentala jartzea gustatzen zait, hau da, ahotsa gabekoa, baina gehienetan musika-metodoen haur-kantek ez dute aukera hori ematen.

Kasu honetan moldaketa bat egin dut, eta "Urtxintxa" metodoaren kanta baten sarrera soilik erabiliz, oinarri instrumentala sortu dut. Gelan probatuko dugu, ziur oso polita geratzen zaigula!


apirila 21, 2016

apirila 18, 2016

Harizko musika-tresnak. Jarduera interaktiboa.

Musika-tresnak, hiru taldetan sailkatzen dira: perkusioa, haria eta haizea. 
Jarduera interaktibo honen bidez, harizko musika-tresnen izenak eta tinbreak ezagutuko ditugu.

Bostgarren mailan familia honi buruzko lan bat egiten da eta jarduera hau lan horren osagia izango da.


apirila 14, 2016

Mari Txindoki. Euskal mitologia.

Kantak eta ipuinak oso lotuta daude. Esan dezakegu, kantak ipuin labur musikatuak direla, baina askotan hain laburrak direnez kontatzen dutenari buruz gehiago jakiteko beharra suertatzen digutela.

Badago abesti bat "Mari Txindoki" deitzen dena (Elkar metodokoa) eta txikiekin egiten asko gustatzen zaidana, Mariren irudiara gerturatzen gaitula. Kantak horrek Mariri buruz kontatzen diguna osatzeko bilatu dut interneten ea ipuinen bat topatzen nuen eta Koldo Alijostesen web-orriarekin topatu naiz. Hortxe, euskal mitologiari buruzko kondaira asko daude, berak sortutako testuz eta bideoz beteta. Oso polita eta bikainekoa da!

Koldo Alijostesen bideoan oinarrituz Mariri buruzko bideotxo hau prestatu dut irudi desberdinekin eta aprobetsatuz, kantaren doinua ere entzun daiteke.


Bideoa ikusi ondoren, iritsiko zaigu kanta ikasteko momentua. 



Fitxa Lourdes Leal laguntzarekin prestatu dut eta Elkar-ren bertsioa ez zaidanez gustatzen, beste hau egiten dugu. Luzeagoa da eta gorputz-perkusioa edo koreografia bat egiteko aukera ematen digu.


apirila 07, 2016

Saiatzen gara KANON bat abesten?

Doinu bat ahots bat baino gehiagotan abesten dugunean, eta ahots horiek bata bestearen atzetik hasten direnean, KANON bat interpretatzen ari gara.

Oso ederrak badira ere, kanonak nahiko zailak dira egiteko barne-belarria oso ongi garatua izan behar dugulako eta oso erraza izaten da tonua galtzea. Errazago izan dadila baliabide hau proposatzen dut.

Kanona lantzeko bi aukerak aurkezten dira.  Alde batetik, "ostinato modura" bertsio bat entzuteko aukera dago. Honetan, kanonaren konpasak errepikatzen dira, bi konpas (hemendik aurrera eskema) lau aldiz: lehenengoa lau aldiz, bigarrena lau aldiz... eta horrek balioko digu afinazioa lantzeko. Eskema baten errepikapena entzuten den bitartean, aukeratuko dugu beste eskema bat eta lau alditan ere errepikatuko dugu, ea lortzen dugun afinazioa mantentzen.
Bestalde badago "kanon modura" beste bertsio bat. Guk gure ikasleekin batera abestu dezakegu bigarren ahotsa hasten den bitartean eta horrela lagunduko diegu tonoa ez galtzen. 



apirila 05, 2016

EdiLIM. Liburu digitalak sortzeko baliabidea.

EdiLIM liburu digitalak sortzeko software da, eta horiek web-formatoan argitaratu ditzakegu. Liburu bakoitzak nahi ditugun orrialdeak eduki ditzake, eta horietako bakoitzean horrelako jarduerak txertatu ditzakegu. Hemen aukera batzuk aipatuko ditut:
  • Puzzleak
  • Memory
  • Testuak sailkatu
  • Osatu
  • Irudia eta testua
  • Irudia eta soinua
  • Irudiak mugitu
  • eta abar...
Orrialde honetan adibide asko daude eta begirada botatzera animatzen zaituztet ea animatzen zareten horiek probatzera.


Programa EdiLIM-eko web-orrian deskargatu dezakegu (sakatu hemen) eta ez dugu ordenagailuan instalatu behar "ejecutable" bat delako.
Egiten hasteko, Educacontic bloggean PDF formatoan dagoen tutoriala irakurri dezakegu, oso borobila da. Bestalde, EdiLIM-eko web-orrian tutorial gehiago aurkitu ditzakegu.

Gure liburutxoa sortzea lortu badugu, gure bloggean edo web-orrialdean txertatzeko momentua iritsi zaigu. Gordeko dugu eta inportanteena, esportatuko dugu. Eta hori nola egin? 
Bideo honetan oso ongi azaltzen digute:


Nik zintxo-zintxo pauso guztiak jarraitu ditut baina bloggean txertatzeko garaian arazo asko izan ditut eta behin eta berriro saiatuz gero ez dut lortu. 
Lasai! oso burugogorra naiz eta zorionez, azkenik lortu izan dut! Orain azalduko dizuet.

Bilatu izan ditudan tutorial askotan dropboxeko karpeta publikoa erabiltzea gomendatzen da "hosting" bezala (erderaz, alojamiento web) eta modu errazan txertatuko genuke gure bloggean. Baina garai batetik honera dropboxek deusestatu du karpeta publikoa sortzeko aukera eta hortik zetorren nire buru-haustea. 

Zer egin dut bada? Drive-ek ere karpeta publikoak sortzeko aukera eskeintzen du eta horiek ere hosting bezala erabili daitezke. Liburua ezin da txertatu, baina "link" edo lotura bat lortuko dugu gure liburu digitalera eramango gaituna.

Lerro hauetara iritsi bazarete lasai, bideo-tutorial honetan oso ondo azaltzen digute. Izenburua: "EdiLIM. Publicar en google drive".
Eta........LISTO!!




EGUNERATUTA
2016ko abuztuaren 31atik aurrera Drivek web orriak doan kokatzeko aukera kendu du.

ONE DRIVE erabiltzen hasi naiz. 


apirila 04, 2016

Sol giltza ezagutzeko kanta. "Barraskiloa".

Aspaldi ezagutu nuen kanta hau eta geroztik txikitxuekin erabiltzen dudan ezinbesteko kanta bihurtu da. Sol giltza ezagutarazteko oso aproposa iruditzen zait. 
Istorio honetan barraskilo txikitxo bat musikaren magiaren bidez sol giltza bihurtzen da. 

Jatorrizko bertsioa erderaz dago, C&C Music Productions-ekoa da. Normalean gitarraz lagunduta abestu izan dut, baina animatu naiz grabatzera, eta horrela edozein tokitik eskura izan dezakegu.






Fitxa deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN.

apirila 02, 2016

Mitoen Sinfonia. Francisco Escudero.

Orain dela urte batzuk aukera paregabea izan nuen Berritzegune Nagusiaren laguntzarekin proiektu bat aurrera eramateko. Francisco Escudero konpositorearen mendeurrena zela eta, hari buruzko unitate didaktiko bat argitaratzeko aukera suertatu zitzaidan eta ilusioz, horri ekin nion.

Ikasturteak pasa ahala eta gelan izandako esperientziaz baliatuta, proiektu hori berritu dut eta Webquest formatora pasa dut. 4. mailan egiteko pentsatuta dago. 

Bihotzez konpartitzen dut eta erabilgarria izan dadila espero dut, konpositore honek utzitako musika-lan hau euskal kulturarako altxor bat delako.



JARDUERA INTERAKTIBOA