apirila 27, 2015

Eulitzarraren hegaldia. Rimsky-Korsakov-en opera.

Ekarri dizuedan musika-lana Rimski-Korsakov konpositoreak idatzi zuen 1899-1900 urte bitartean. Musikari errusiarra zen, eta haren musika-lanen artean Eulitzarraren hegaldia ezagutuko dugu. 

Rimsky-Korsakov

Entzunaldi hori, "El gran Saltán" operaren zati bati dagokio, eta opera horrek Errusiako tsar-familiaren istorioa kontatzen du. Pixka bat azalduko dizuet:


 Millitrisa tsarrarekin ezkondu zen, eta haren ahizpa inbidiatsuek ume mounstro batez erditu zelaren berria zabaldu zuten. Ondorioz, Millitrisa eta Guidón printzea uharte bakarti batera bidali zituzten.Han, Guidón gizon bihurtu zen, eta zisne bati bizia salbatu zion. Zisne hori maitagarri bat zen, eta eskerrak emateko magiaren bidez Guidón eulitzar bihurtu zuen haren erreinura buelta zedila.
Itsura horrekin bere etsaiak pertsegitu zituen haren eztenarekin zigortzeko.


"Eulitzarraren hegaldia" zatiak Guidón eulitzar bihurtuta irudikatzen du,  hegaldi sutuan, amorratuan eta frenetikoan, haren etsaien atzetik. 


Bideo honetan kondaira ezagutzeko aukera izango dugu. 



Orkestra sinfoniko batek musika-lan hori inerpretatzen


MUSIKOGRAMA hau entzunaldia jarraitzeko balio du.

Musikograma hori egiteko adibidea.

Beste musikograma bat:




Eulitzarraren hegaldia marrazki bizidunetan



Umorezko bertsio bat


apirila 26, 2015

MUSIKA TRESNEN SAILKAPENA. Orkestrako musika-tresnak

Lehen hezkuntzan zehar, musika-hezkuntzan, musika-tresnak ezagutuko ditugu, eta web-orrialde honen bidez haiengandik urbilago egongo gara. 

Zer dakigu haiei buruz?, gai gara hurrengo galderei erantzuteko?
  • Nola sailkatzen dira?
  • Nola sortzen da soinua?
  • Nola jotzen dira? 
  • Noizbait entzun al ditugu?
Behean dagoen web-orrialdean aurkituko ditugun gehienak orkestran erabiltzen dira, horregatik sailkapen "tradizionalaren" arabera antolatutak aurkituko ditugu. 

Zer esan nahi du horrek? Instrumentu modernoak, hau da, elektrikoak direnak (gitarra eta baxu elektrikoa, teklatua, sintetizadoreak...) ez ditugula aurkituko.  



apirila 20, 2015

"Idazteko makina". Leroy Anderson

Aste honetan liburuaren eguna ospatuko dugu ikastolan. Kuxkuxero irratitik musika-txokorako proposamen bat iritsi zait, Idazteko makinarena hain zuzen ere. Leroy Andersonek, estatubatuetarrak, idatzi zuen 50. hamarkadan. 

Musika hori Lío en los grandes almacenes pelikulan erabili zuten, eta Jerry Lewis komikoa protagonista izan zen.



Aurkitu dut animazio-bideo oso polita, eta musika-lan horri jarraitzeko ere musikograma bat. Animatzen zarete?



Eta hemen ikus dezakezue garai batean erabiltzen zen benetako idazmakina. Seguru asko ez duzuela inoiz horrelako bat ikusi. Ordenagailuak ez ziren existitzen, baina idazmakina bai zela modernoa! ordenagailua eta inpresora dena batera!



Soinu-ezaugarriak: altuera

Altuera, soinu ezaugarrietako bat da eta hura bereizteko baliabide  hau erabili deakegu. Aprendomusica web-orrialdetik aterata dago. Bertan jolas gehiago aurki ditzakezue.




apirila 17, 2015

Txistua: aztarnak, ezaugarriak, ospakizunak eta hiru zuloko beste txirulak

Txistuaren inguruan hainbat informazio bilduta dago wix honetan. Hasteko, aztarnak ezagtuko ditugu, hau da, nindik datorren; jarraituz, zein ezaugarriak dituen ikusiko dugu (materiala, eraztunak...); ondoren, zein da haren erabilera, eta bukatzeko, Euskal Herritik kanpo erabiltzen diren hiru zuloko beste txirulak ezagutuko ditugu.


Informazio guzti horrekin AURKEZPEN DIGITAL bat sortuko dugu Webquest honen bidez.

Zenbat ikasi dugu? Test honen bidez konprobatu dezakegu.


apirila 13, 2015

Hari-instrumentuen familia. Webquesta

5. mailan ere gehiago jakingo duzue aurten jotzen ari zareten instrumentuari buruz, eta konturatuko zarete zein zabala den gitarraren familia. Ongi etorri hari-instrumentuen familiara! 


apirila 12, 2015

Perkusio-intrumentuen familia. Webquesta

Dagoeneko perku-jotzaile profesionalak eginak egongo zarete, horregatik ezagutza biribilduko duzue ikarketa-lan honen bidez!

Azkenengo hiruhileko honetan ikertzaile bihurtuko zarete, eta webquest honi esker perkusio-familiaren alderdi asko ezagutuko dituzue: soinu nola sortzen den, instrumentu motak, perkusio-jotzaile famatuak, perkusio-talde ospetsuak... Sartu hurrengo webquest-ean eta... lanera!


apirila 09, 2015

Zein izan zen klarinetearen jatorria? jakiteko Barrokora bidaiatuko dugu

Zer dakigu instrumentuen jatorriari buruz? noiztik existitzen dira? Betidanik gaur ezagutzen dugun moduan izan al dira? 
Musika-tresnak gizakia bizi izan den momentutik existitzen direla esan dezakegu, baina lehen gizakiak erabiltzen zituen musika-tresnak ez dira gaur egungoak bezalakoak; denboraren poderioz bilakatzen eta garatzen joan dira.

Nik kontatu nahi dizuedan historia klarinetearena da. Bere aurrekoak Aintzin Aroan topa badezakegu ere mihi bakuneko aulos grekoarekin ahaidetua baitago, ez gara garai horretan geratuko. Barrokora bidaiatuko dugu garai horretan zerbait berezi gertatu zen eta horri esker klarinetea agertu zen.

Zer gertatu zen barrokoan klarinetearen sorrera gertatzeko? sortzekotan, zergatik ez Erdi Aroan, gaztelu eta zaldunen garaian? 

Barrokoa musika-trenentzat oso garai emankorra izan zen, eta hori ulertzeko ezinbestekoa da garai horretako ezaugarriak aipatzea:
  • PENTSAMENDUA: Dena arrazoitzen zen, oso logikoak ziren eta gauza guztiei haien alde zientifikoa aurkitzen saiatzen ziren; arrazoiak nagusitzen zuen.
  • ARTEAK: Sentimenduak transmititzeko bidea ziren. Hau da, arte-lanak, beheko irudietan ikusten dugun bezala, ez zuen inor axolagabea uzten. Orokorrean gehiegi apaintzen zen, eta edozein arte-mota xehetasunez beteta zegoen.
  • MUSIKA: Musikari dagokiona, oso apainduta eta oso sortzailea zen. “Afektuaren teorian” oinarritzen zen, hau da, garai horretan pentsatzen zuten musikak gizakiaren arimari eragin eta aldatu ahal ziola. Musika sentimenduak adierazteko biderik inportanteena zen. Lehendabiziko Opera sortzen da, Monteverdik idatzitakoa.


Garai horretan ere, musika bokala eta instrumental parekatu ziren. 
  • Musika bokala ahotsa bakarrik (koroa) edo ahotsa instrumentuaz lagunduta egindako musika da. Adibidean, bi ahots instrumentuaz lagundutak entzungo ditugu.
  • Musika instrumentala instrumentuez bakarrik egindako musika da. 
Beraz, musika bokala eta instrumentala parekatu zirela esan nahi du musika-tresnek izugarrizko garapena jasan behar izan zutela adibidean entzun dugun musika bokalaren apainketak eta giroak berdintzeko. 


Darwineko hautapen naturalean bezala, instrumentu batzuk bilakatu eta egokitu ziren, baina beste batzuk ez zuten lortu Barrokoaren behar estetikoei erantzutea, eta desagertu ziren.

Barrokoan  musika-tresnen iraultza gertatu zen, eta bilakaeraren eta garapenaren ondorioz, musika-tresna batzuk garrantzi handia irabazi zuten: 

  • Harizko musika-tresnen artean, hari igurtziko tresna-familia (biolina, biola, biolontzeloa eta kontrabaxua) garai honetako benetako protagonista izan zen. Stradivarius biolinen garaia da. Gaur egun horietatik 500 existitzen dira, eta inork ez du jakin barrokoko luthier-rek (musika-tresnen egileak) zer teknika erabili zuten instrumentu horiek duten kalitate tinbrikoa lortzeko.
  • Haizezko musika-tresnen artean, oboea, organoa eta klarinetea aipatuko ditugu.
CHALUMEAU
Mantentzea lortu zuen musika-tresnetako bat chalumeau izan zen. Hori, moko-txirularekin antza handia zuelarik, klarinetearen aintzinetakoa zen. Bizirautea lortu zuen bere afinazioa eta tinbrea oso orekatua zelako. Hala eta guztiz ere, oso tesitura murriztua zeukan: interpretearen arabera 8-11 nota sortu ahal zituen bakarrik.


G. F. Telemann - Concerto in D minor for 2 Chalumeaux: 4. (Vivace)


J. Christoph Denner deitutako luthier batek chalumeau-n erreforma batzuk egin zituen, eta hobetutako tresna bat sortu zuen: klarinetea. Hobekuntzak hurrengo hauek izan ziren:

  1. Soinu-potentzia handiagotzeko, beheko muturreko kanpaiari forma konikoa eman zion.
  2. Tutua bitan banatu zuen.
  3. Tesitura agudorantz zabaltzeko atzean zulo bat egin zion. 
Hobekuntza horien ostean, Denner-rek espero zuena ez zen gertatu. Hau da, zuloarekin goranzko zortzidun bat sortu beharrean, moko-txirulan eta oboean gertatzen den bezala, hamabidun bat sortu zen. Horrengatik, klarinetea eta chalumeau-a bi instrumentu bereizitak bezala elkar bizi ziren.



Hasieran instrumentu berri horri clarino deitu zioten, barrokoko tronpeta-soinuaren antza handia zuelako. Tronpeta ordezkatzeko erabiltzen hasi zen oso instrumentu bizkorra zelako Aurrerago -et atzizkia gehitu zioten eta klarinete izena harrezkero erabiltzen da.

Txirula eta biolinarekin batera orkestrako instrumenturik biziena izateaz gain, muturreko ñabardurak bere erregistro guztian ekoiz ditzake; bere erregistroa ere zabalenetakoa da.

Beraz, klarineteari buruz esan dezakegu oso aldakorra eta malgua dela, eta duda gabe haize-instrumentu guztien artean berdingabea dela. 



 Honeraino irakurri badidazue ZORIONAK!! txapeldunak zarete pila bat luzatu naizelako!! egia esan, oso gai sakona da eta oso zaia egin zait laburrago egitea. Baina tira! oparitxo bat utziko dizuet: klarineterako A. Copland-en kontzertua. Nire faboritoenetako bat da. 



Lotura honetan EduCaixari esker, musikaren historia jarrai dezakegu klarinetearen eskutik.

apirila 07, 2015

Ahotsa nola sortzen da?

Galdetu diozue noizbait zuen buruari ea zergatik pertsona batzuk oso ondo abesten duten? ea zergatik beste batzuk askotan afonikoak egoten diren? ea zergatik beste batzuk ezin duten ongi abestu? 
Erantzun ohikoena izaten da gure ahotsa berezkoa dela, hau da, jaio garen momentutik horrela egokitu zaigula eta punto. Halere, ahotsa ondo zainduz gero, egokitu eta hobetu daiteken zerbait da; beraz, ahots guztiak ederrak izan daitezke LANTZEN eta HEZITZEN badira.

Aurkezpen honen bidez erakutsi nahi dizuet zeintzuk diren gure gorputzean aktibatzen diren sistemak hitz egiten dugunean. Horiek ezagutzen baditugu, ahots-teknika lantzeko garaian emaitza hobeagoak lortuko ditugu.

Baina aipatu dizuedan ahots-teknika ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait; horretarako praktikatu eta praktikatu egin beharko genuke emaitzak lortzeko. Hori kirolariek oso ondo dakite, entrenatu gabe ez dago emaitzarik!

Beherago laburbilduko dizuet zer gertatzen da gure gorputzean hitz egiten dugunean.



Zer gertatzen da gure gorputzan hitz egiten dugunean?
  • Ahots-sokek bibratzen dutenean sortzen da ahotsa. Horiek irekitzen direnean airea sartzen da, eta soinua ekoizten dugunean horiek elkartzen dira bibratuz.
  • Harizko musika-tresnetan bezala, sokak zenbat eta teinkatuago egon, soinua gero eta agudoagoa da.
  • Hori guztia laringean gertatzen da; beraz, laringea ahotsaren organorik inportanteena da.
Iturria: musikakueto
  • Ahotsaren jatorrian hiru fase bereizten dira: 
    1. Biriketatik datorren airearen hartze eta botatze prozesuan diafragma, toraxeko barrunbea eta abdomeneko giharrek hartzen dute parte; hori arnakesta prozesua da.
    2. Laringean dauden ahots-sokek soinu egokia sortzeko erabat itxita egon behar dute. Afonia dugunean ez dira erabat ixten, eta aire pixka bat filtratu egiten da.
    3. Soinua eztarrira, sudurrera eta ahora bidaltzen denean resonantzia eta bolumena irabazten du. 
Iturria: musikakueto






Orain gorputzeko hiru sistemak martxan jarriko ditugu abesti honekin: AKAI HANA