martxoa 28, 2017

"Stop motion"eko hirugarren txandan sortutako bideoak.

Beno! "Stop motion" tailerraren hirugarren txanda bukatu dugu eta hemen daude talde bakoitzak sortutako istorioak. Txanda honetan kantu gregoriarrari buruzkoak izan dira. Zorionak! oso-oso politak geratu zaizkizue!!

martxoa 27, 2017

"Martxa Eslabiarra" Tchaikovsky

1876. urtean serbiarrak Inperio Otomanoren kontra altzatu ziren. Errusiar asko haien lagun eslabiarrak laguntzeko asmoz, borroka horretan parte hartu zuten. Halere, gerra hori turkiarrek oso erraz  irabazi zuten.
Gauzak horrela, Rubinsteinek Tchaikovsky konpositoreari eskaera bat egin zion: eroritako errusiar boluntarioak laguntzeko ea ongintzazko kontzertu bat konposatu ahal izango zuen.
Tchaikovsky maisuak, baietz esan zion eta 5 egunetan "Martxa Eslabiarra" idatzi zuen.

Sarrera honen ostean, aurkeztuko dizuet nire "Martxa Eslabiarra"ren bertsio partikularra.
Errusiar landetan oinarrituta egon beharrean, martxa honi beste kokaleku bat eman diot: Hang-Yanen mundua.

"Hang Yan eta zaldi magikoa" ipuinean oinarrituz, istorio hau sortu dut, "Martxa Eslabiarra" erabiliz: 




Bideoan kontatzen den istorioa ipuin honetan oinarrituta dago:


Irrati-Ahotsa tailerra.

Hau da hirugarren taxndakoek egingo duzuen kanta irrati-ahotsa tailerrean.


martxoa 24, 2017

Kulunkan proiektua

Kulunka proiektua sehaskako abestien bidez haurrak eta haien senideen arteko loturak sendotzeko helburuarekin sortu da.
Proiektu honetan parte hartu dutenak hauek izan dira:

Zuzendaritza: Gorka Miranda Blanco
Musika moldaketak: Josu Elberdin Badiola
Diseinua eta ilustrazioa: Maite Gurrutxaga Otamendi
Dokumentazioa: Eresbil
Edukiak: Itziar Zubizarreta
Itzulpenak: María Nécola

Oso material polita sortu dute eta gelan oso erabilgarria da. 14 sehaska kanta daude eta musika moldaketek pianoarekin edo arparekin batera abesteko aukera ematen dute.


martxoa 23, 2017

"Gatz, titiritorto basatia" abestia.

Kanta hau 2. mailako gela bati esker ezagutu dut eta... ah! ze polita iruditu zaidan!! Haien bila joan nintzenean erakutsi zidaten eta hara!! hori sorpresa!! ze kanta polita eta ze ongi abesten ari ziren!!
Musika-gelan grabatu nien eskolako irratitik zabaltzeko eta WIX hau sortu dut  beste gelarekin lantzeko. Ea besteek bezain gustora egiten duten!

Abestiaren egilea Maitena Illarramendi da.  Kanta lantzeko materiala hemen uzten dizuet:

QUEEN musika-txokoan.

Material honetan musika-txokoaren erantzunak topatuko dituzue. Ongi bilatu! 10 kuxku jokoan baitaude!!


martxoa 21, 2017

"La cubanita" Zaharren Egoitzan.

San Pedroko Zaharren Egoitzan egon gara 2. zikloko tailerrean ikasitako kanta aiton-amonekin konpartitzen. Guztiontzako oso esperientzia polita izan da. 

Sorpresatxo bat prestatu genien eta gurekin batera musika egitera gonbidatu genituen. Bigarren bideoan ikus dezakezue nola elkarrekin jarduten dugun.


martxoa 20, 2017

6.B maila: Euskal musika-taldeei buruzko BIDEOAK.

6.B mailakoek euskal musika taldeei buruzko bideo batzuk sortu dituzte. Gustuko dituzten musika estilotik abiatuz, musika estilo horiek ordezkatzen dituzten euskal musika taldeak aukeratu dituzte bideoak egiteko. Hemen ikus dezakegu emaitza:

SALMA ETA ILARGI
AIMAR E.
JULEN M.
CAROL ETA JUNE


martxoa 19, 2017

5.A mailakoen harizko tresnei buruzko lehenengo eskemak.

Harizko musika-tresnei buruz eskema batzuk egiten ibili zarete eta dagoeneko bukatutak daude. Izenen gainean klikatzen baduzue, ikus dezakezue zuek sortutako eskemak: 

Blessing
Oier eta Uxue
Aroa eta Ander
Joselu
Alex
June eta Roseling

martxoa 16, 2017

2. zikloko tailerra: "La cubanita"

"Ahotsa tailerra"ren 2. txandarekin oso proiektu polita aurrera eraman dugu. Bi irakasleak lanean egon gara tailer honetan eta aldaketa batzuen beharra ikusten genuen. Solasaldi horretatik ideia bat jaio zen. Okurritu zitzaigun teknologia berriak eta ahotsa batzea eta emaitza CD baten sorkuntza izan da. 

Daviniarekin ordenagailu gelan egon dira eta gauza asko egin dituzte: abestiaren informazioa bilatu, WORDen kantaren letra idatzi, eskuz egindako marrazkia PAINTekin berriz egin dute, eta CANVA aplikazioarekin portadak egin dituzte. Karatulak oso politak gelditu dira! 
Baina CD batek musika behar du, ezta? Horretaz arduratu gara musika gelan: arnasketak, bokalizazioak, erlaxazio ariketak... eta emaitza behean dagoen bideoan ikus dezakezue.

Hurrengo astean Zaharren Egoitzara goaz aiton-amonei kantatzera, seguro suuuuuper pozik jarriko direla, eta gu beraiei esker, oso esperientzia polita biziko dugu!


martxoa 11, 2017

Musikaren historia laburra.

Bideo itzel honek ordu erdi batean musikaren historia kontatzen du marrazkien eta musikaren bidez. Primerakoa da!

martxoa 10, 2017

Haize-metalezko instrumentuen aurkezpenak.

4. mailan haize-metalezko instrumentuak ezagutu ditugu. Horiek guztiek ahoko mota berdina daukate: metalezkoa da eta kanpaia itxurakoa; aldatzen dena tamaina da.
Tronpeta bat gelara eraman nuen eta tronpeta jotzen probatu zenuten. Batzuk oso ongi moldatu zineten!

Hemen ikus dezakezue zuek sortutako aurkezpenak. Oso politak geratu zaizkizue!

4.A MAILA
4. B. MAILA

martxoa 09, 2017

Doinua eta erritmoa erabili musika sortzeko!

Musika elementuak konbinatuz, abestiak sortzen dira. Proiektu honetan elementu horietatik bi erabiliko dituzue zuen abestiak sortzeko: erritmoa eta doinua.
Hori ez da edozein modutan egiten, beraz lehenengo jakin beharko duzue horiek konbinatzeko modu egokia zein den. Lau saio erabiliko ditugu lan hau egiteko:
  • Lehenengo saioan POLIRRITMIA zer den eta nola egin ikasiko duzue. 
  • Bigarren saioan, DOINUA sortzeko aholku batzuk emango dizkizuet eta batzuk sortuko ditugu.
  • Hirugarren saioan eta taldeka jarrita, ikasitakoa praktikan jarriko duzue eta polirritmia zein doinua ASMATUKO duzue.
  • Laugarren saioan, EMANALDITXOA egingo duzue zuen sorkuntzak erakusteko.
Hasiko al gara?

   1. SAIOA
Hiru taldetan banatuko zarete, eta talde bakoitzak eskema honetatik ahots bat ikasiko du. 
  1. Separatutak praktikatuko dugu, bakoitzak bere eskema. Bakarrik ahotsa.
  2. Ahotsa eta txaloak aldi berean.
  3. Taldeek batera egingo dute. Irakaslearen seinalera, ahotsak bata bestearen atzetik sartzen joango dira.
  4. Ahotsa gabe, talde bakoitzak gorputz atalez bere erritmoa egingo du. Hauek dira aukerak: txalo irekia, txalo gorra eta izterrak.
  5. Lortu badugu.... musika-tresnak hartuko ditugu.

Polirritmia egiteko ideia baliabide honetatik atera dut. (Educaixa)
   
2. SAIOA
Gaur doinuan zentratuko gara. Doinuak abestiaren istorioa kontatzen du. Gure lagunekin hitz egiten dugunean, esaldiak erabiltzen ditugu, ezta? Baina esaldi horiek ulergarriak izan dadin egitura bat izan behar dute. 
Doinuak gauza bera egiten du: istorioak kontatu, baina ulergarria izateko orden bat izan behar du.

Hemen aholku batzuk emango dizkizuet:
  1. Bi "esaldi" egingo dituzue.
  2. Hasi eta bukatu nota hauetan: DO edo SOL.
  3. Nota gutxi erabili.
  4. Nota musikalen artean ez egin salto handirik.
  5. Isilune batzuk egin.
Inprobisazio zirkulu bat egingo dugu non bakoitzak doinu bat sortzeko aukera izango duen. Emandako aholkuak jarraitu!


3. SAIOA
Taldean aritu zuen abestiak sortzeko.

4. SAIOA

Emanalditxoa eskeiniko duzue beste gelakideen aurrean.

martxoa 07, 2017

"Na bahia Tem". Brasilgo kanta.

Kanta hau 3. mailan egingo dugu. Brasilgoa da eta doinua erraza eta polita dauka. Abesteaz gain, edalontzi jolas bat ikasiko dugu kantari laguntzeko.